Hezkuntza Itun berriari begira Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du Alaitz Amundarain ikastolako irakasleak
Sormenean Hezi, Kulturan Bizi lan-taldearen izenean Alaitz Amundarain Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta beste kide batek abenduaren 9an Legebiltzarrean parte hartu zuen Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan martxan dagoen ponentzian.
Hezkuntza itun berria dela eta euskarazko kulturgintzaren transmisioaren inguruko diagnosia egin zuten eta Hezkuntza Arautuan euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatuko dela jaso beharko lukela adostasunerako testu horrek, biata Hezkuntzaren Lege berriak ere.
Lan-taldeak euskarazko kulturugintzaren transmisiotzat hau ulertzen du:
- Euskarazko kulturgintzaren historiari eta orainari buruzko jakintzaren ezagutza transmititzea.
- Euskaraz sortzeko grina transmititzea.
- Sormena pertsonaren garapen integralerako ezinbesteko bitartekotzak hartzea.
Azpimarratu nahi da etorkizunean gure ondorengoak euskal kultur sortzaile eta kontsumitzaile izatea nahi badugu gure egitekoa dela txiki-txikitatik transmisio horretan eragitea, eta, guri dagokigun aldetik, hezkuntzako partaide guztiak begirada horretatik lanean aritzea.
