Patioa aldatzeko prozesu parte-hartzailearen hurrengo pausoak zehaztu dira

Azaroaren 22an hasi zen patioak aldatzeko prozesu parte-hartzailea.

Azaroaren 22an hasi zen patioak aldatzeko prozesu parte-hartzailea. Nondik hezkuntza-arkitektura bulegoarekin egingo da proiektua, eta lehenik eta behin helburu nagusia finkatu zen:  “patioa denona da” leloari lotuta hezkidetza ikuspegi batetik abiatuta proiektua sortu, garatu eta gauzatzea. Bide honetan ikastolako eragile guztiak inplikatu nahi ditugu: langileak, ikasleak eta baita familiak ere.

Hurrengo pausoa emateko ordua heldu da, eta atzo familiek galdetegia jaso zuten. Modu berean, urtarrilean saio presentziala egingo da familiekin, patioaren eraldaketa lantzeko, eta proiektuan familien ikuspegia txertatzeko.  Saio presentzialaren deialdia urtarrilean bideratuko dizuegu.