Araba euskaraz denda

Urtero bezala, aurten ere Araba Euskaraz materialaren denda jarriko dugu ikastolan. Datorren astean, asteartetik ostegunera (14, 15, 16) Areto Nagusian topatuko gaituzu 16:30etatik 17:30etara. 

2022ko Araba Euskaraz  Gasteizen egingo da, Arabako Ikastola guztion artean antolatuko dugu eta batutako dirua Argantzon Ikastolarentzat izango da. Hainbat dira bete nahi diren helburuak. Lehenik eta behin, ikastolekiko atxikimendua lortzea ahalbidetzen duen jaia da, eta euskararen erabilpena sustatzeko eta euskararekiko konpromisoa hartzeko gunea eskaintzen du. Euskararen eta euskal kulturaren plaza nagusi bat da. Bestetik, Ikastola komunitatea indartzeko balio du, ikastola ereduaren eta ikastolaren beraren zereginaren/xedearen zabalkunderako tresna gisa. Bukatzeko, ez da ahaztu behar ikastolentzat estrategikoak diren ekimenen finantzazioa lortzeko bidea dela Araba Euskaraz jaia. 

Bukatzeko, ez ahaztu Trebiñu Araba dela,  Euskal Herria dela. 

Gerturatu zaitez dendara!



 

Fitxategia: