Abenduak 3rako Bigarren Hezkuntzako zinema izarrak bilakatuko dira
Abenduaren 3ko Euskararen Eguna ospatzeko, goizeko 10:20etan hasi eta 14:20etan bukatuko den jardun bat bideratuko dugu BHn.
10 pelikuletako atal ezberdinen proposamenak emango dizkiegu eskura ikasleei eta, 3-4 taldetan, proposamen hauek aztertu, euskarazko gidoia landu eta lanketa hori irudien gainean grabatu beharko dute, bikoizketa-lanen ezaugarriak eta prozedurak ezagutuz.
Lanketa egin ondoren, gela bakoitzean, bideo guztien ikustaldia egingo da, onena aukeratuz. BHko gela bakoitzeko onenak ikasle txokora igoko dira eta, zubian zehar, bozketa egiteko aukera izango dugu guztiok.
Abenduaren 10ean, ostirala, bozkatuena, Ikastolako web orrian zintzilikatuko da Armentiako komunitate guztiak ikus dezan.
