Aste honetan, ostiralean ikastolako ume txikienek ere Euskararen egunaz gozatzeko aukera izango dute.
2 urteko gelako umeak areto nagusira bertaratuko dira antzerkia ikustera, eta urte betekoen gelan, Aitziber Colinoren eskutik eta bere borondateaz haur txikienek ipuintxo batez gozatzeko aukera paregabea izango dute.
Hortaz gainera, eskolako gainontzeko ikasleak bezalaxe, zapia ekarriko dute, kamiseta euskaldun batekin batera.
Txikiak ere, euskararen alde!
