Ikastolako argazkien bilduma sortzeko taldea.

Armentiako komunikazio lan-taldetik argazkien bilduma sortzeko azpi-taldea sortu dugu. Pasa den aste honetan egin dugu lehen bilera asmoa antolatzeko.

Urriaren 18-22ko astean ikastolan barna argazkiak ateratzen ariko dira hainbat irakasle, ikasle eta guraso. Astean zehar aterako diren argazkiak, webgunea elikatzeko eta ikastolaren komunikazio lanetarako baliatuko dira ondoren.

Mila esker ekimenean parte hartuko duzuen guztioi.