2021/2022 Guraso Eskola

Armentia ikastola Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da, Udaleko hezkuntza-jardueretan parte hartzen baitu, eta bat dator hiriak hezkuntza-ekintzaren bidez gizarte-kohesioan eta ekitatean aurrera egiteko duen konpromisoarekin.

Helburua: Gure seme-alaben heziketarekin lotura duen orotan hausnartu eta hitz egiteko esparru bat sortzea.

Datak: 10 saio urritik maiatzera, ostiraletan. Lehenengo saioan zehaztuko dira data guztiak, denon artean adostuz.

Gaiak: Partehartzaile eta dinamizatzailearen artean aukeratuko dira lehenengo saioan.

Ordutegia: 14:45tik 16:15ra

Non: Ikastolan.

Dinamizatzailea: IPACE (Psicología Aplicada)-ko kidea.

Hizkuntza: Gaztelaniaz eta Euskaraz egongo dira.

Izen-ematea: Urriak 4ra arte formulario honen bidez:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdaV_Ywu8dkDd-P8RtaSQwA70pt1MhK...

 

Aurrerago izen-emateak onartuko dira: armentxo@armentiaikastola.eus

Antolakuntza: Gasteizko Udalak antolatuta, V-G Hiri Hezitzailearen proiektuan barne, eta Armentxok kudeatuta.