Komunikazio taldearen bilera, asteartean, (I28) 15:00etan Kukutekan.
Datorren asteartean, Irailaren 28an, Komunikazio lantaldearen bilera burutuko da 15:00etan Kukutekan.
Iaz, erronka gisara, barne komunikazioa lantzen hastea onartu zen. Aurten, aldiz, kanpora begira Armentia ikastolaren irudia eta komunikazioa lantzeko asmoa dugu.
Astearteko bileran honako gaiak landuko dira, besteak beste:
-Aldizkariaren hurrengo alearen planteamendua.
-Armentiak Gasteizko eragileekin abiarazi ditzakeen elkarlanerako aukerak.
-Nola kudeatu kanpotik igorritako hainbat deialdi eta informazio.
Gaiarekiko interesa izan eta Komunikazio Taldean parte hartu nahi baduzu, astearteko bilerara azaldu besterik ez duzu.
