Araba Euskaraz 22 Gasteizen izango da eta zure laguntza eskertuko dugu.
Ikasgeletako hainbat bileratan azaldu dugunez, aurtengo Araba Euskaraz Gasteizen, Olarizun izango da.
Dagoeneko boluntario batzuk eman duzue izena, baina animatu nahi duzuenoi, horretarako aukera ere eskaini nahi dizuegu hemen.
Zenbat eta gehiagok parte hartu, orduan eta aberatsagoa izango da esperientzia hau.
