2021/2022 Guraso Eskola Heziketarekin lotutako gaiei buruz hausnartu eta elkarrizketa zabaltzeko espazioa sortzeko helburuarekin, Armentxok kudeatuta, Guraso Eskolaren izen-ematea zabaltzen da.

Armentia ikastolak Udaleko hezkuntza-jardueretan parte hartzen du eta "Gasteiz Hiri-hezitzailea" proiektuaren parte da, eta bat dator hiriak hezkuntza-ekintzaren bidez jendarte-kohesioan eta ekitatean aurrera egiteko duen konpromisoarekin.

Urritik Maiatzera ostiraletan (14:45-16:15, Ikastolan) burutuko genituzkeen 10 saio antolatu ditugu. Edukiak parte hartzaile eta dinamazitzailearen artean aukeratuko  eta datak lehenengo saioan zehaztuko dira, izena eman duten guztien artean adostuta.

Dinamizatzailea IPACE (Psikologia Aplikatuko)ko kidea izango da eta gaztelaniazko zein euskarazko saioak egongo dira.

Urriaren 4ra arte formulario honetan eman daiteke izena eta aurrerago, armentxo@armentiaikastola.eus-era idatzita.

Ekimen hau Gasteizko Udalak antolatzen du, V-G hiri Hezitzailearen proiektuaren baitan, eta ikastola barruko kudeaketa Armentxo Guraso Elkartearen ardurapean izango da.

Hemendik, ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

 

Formularioa:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdaV_Ywu8dkDd-P8RtaSQwA70pt1MhK...