Web orrialdea eguneratu du ikastolak

Ikasturte berria hastearekin batera hainbat eguneraketa egin ditu Armentia ikastolak web orrialdean. Orain kurtso berriari buruzko informazio guztia ‘Antolamendua’ atalaren barruan dago eskuragarri.

Atal horren barruan aurki daitezke, besteak beste, ikastolako maila guztietako egutegiak, mailaz maila gela bakoitzaren ordutegia, ikastetxeko irakasleen eta tutoreen argazkiak zein helbide elektronikoak eta iazko ikasturteko Urtekariko argazkiak.