Ekainaren 24ra arteko epea dago 2021-2022 ikasturterako Eskolaz Kanpoko Ekintzetan izena emateko

Datorren ikasturterako (2021-2022) Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza zabaldu da aurreko astelehenean.

Aurreko urteetako eskaintzari eutsi eta berrikuntzak proposatzen dira datorren ikasturterako, besteak beste, zirkua, sukaldaritza, mekanografia... txertatuko dira datorren ikasturterako eskaintzan. COVID-19ak eragindako balizko egoeretara moldatuko da eskaintza, beharrezkoa bada.

Igaro den ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzetan bizi izan dugun egoera berezia kontutan harturik, ezin dugu ziurtasunez jakin datorren kurtsoko baldintzak zeintzuk izango diren. Aurreko urteetako errealitatera hurbiltzea espero dugu eta ortzimuga horretan osatu dugu eskaintza ahalik eta zabalena, anitzena eta berritzaileena.

COVID-19 larrialdiari lotutako balizko eszenatokiak eskaintza hau baldintzatu dezake, baina egin beharreko egokitzapenak egingo ditugu administrazioak baldintzak ezartzen dituen unean. Bitartean, "normaltasunez" burutuko dugu izen ematea.

Izen ematea burutzeko epea Ekainak 24 izango da. Horretarako, galdetegia bete behar da (ikasle bakoitzeko galdetegi bat).

Edozein zalantza argitzeko eskolazkanpokoekintzak@armentiaikastola.eus helbidera idatzi dezakezue.