Txikitatik ohitura osasungarriak barneratuz

Elikagai osasungarriak jateak dituen onurak barneratzea izan da aste honetako helburua 3 urteko geletan.

Ikastolak eskaintzen duen menu orekatu eta osasuntsua aprobetxatuz, jantokira joan dira Jonanekin hitz egitera eta sukaldea nolakoa den ikustera. Egun horretan entsalada eta dilistak prestatu zituzten bazkaltzeko, eta gure txikiek bertatik bertara nola aritzen diren sukaldean ikusteko aukera izan zuten.