Jaialdirik gabe ere pilotarekin berdin gozatu dute ikasleek
Aurten ezin izan dugu Lehen Hezkuntzako Pilota Jaialdia ohi bezala ospatu baina ekintza desberdinak egiteko aukera ez dugu galdu.
Heziketa fisikoan pilotan aritu gara LHko 4. mailatik 6. mailara eta gure gelako finalistak lortu ditugu esku pilotan, zesta potean eta palan.
LH 5. mailakoek adibidez, Jai Alai frontoia bisitatzeko aukera izan dute eta gure Ikastolan solasaldian aritu dira Ane Ibañez pilotari profesionalarekin.
Argazki gehiago ikusteko: https://armentiaikastola.eus/eu/argazkia/2129
