Atletismoa gertutik ezagutzen
Joan diren azken urteetan bezala, atletismoa ezagutzeko eta lantzeko hiru saio egin dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako ikasleek.
Horretarako, Mendizorrotza Kirol Esparruan izan dira gazteak azken egunetan.
Hango atletismo-pista eta modulu estalia ezagutu dituzte eta bertan landu dituzte atletismoaren alderdi ezberdinak: disko-jaurtiketa, xabalina-jaurtiketa, hesi-lasterketak, errelebo-lasterketak, tako-irteerak, altuera-jauzia, luzera-jauzia eta jauzi hirukoitza.
La Blanca Atletismo Klubeko Ander eta Oscar kideek gidatu dituzte saioak, eta hurrengo urtean ere egitasmoa errepikatzeko prestutasuna adierazi dute.
Argazki gehiago ikusteko: https://armentiaikastola.eus/eu/argazkia/2089
