Martxoaren 17an egingo dugu kooperatibako ohiko batzar nagusia

Osasun egoerak baldintzatuta egingo dugu aurtengo ohiko batzar nagusia ere. Martxoaren 17an izango da eta telematikoki egingo dugu.

Batzarrera etortzeko eta bozketetan parte hartzeko ezinbestekoa da batzarrera bertaratzea eta horretarako aurretik bidalitako galdetegia betetzea.

Dagoeneko 135 bazkidek baino gehiagok eman dute izena aurtengo batzar nagusian parte hartzeko. Erronka izango da Kontseilu Errektorearentzat formatu telematikoan bilera egitea, baina behar bezala egiteko behar diren diren bitartekoak jarriko dira. Bazkideek jaso duzue dagoeneko batzarrari buruzko informazioa eta baita bozketetarako aurrez bidalitako galdetegia. Gogoratu hau betetzea ezinbestekoa dela.