Ibili aurretik ikasi
Azken bi asteotan 6.mailakoek Bizi-Eskolarekin modu teorikoan eta praktikoan egindako lanketari esker, bizikletan ibiltzeko beharrezko hainbat informazio barneratu dituzte.
Modu honetan, bizikletaz ibiltzen hasi aurretik, bizikletaren elementu mekanikoak eta segurtasunekoak nola errebisatu azaltzen diete.
Trebezia lantzeko ariketa batzuk ere egin dituzte eta azkenik, galtzadan ziurtasunez eta eraginkortasunez ibiltzeko ariketa praktikoak. Bideo bat ere ikusi egiten dute eta hirian segurtasunez ibiltzeko beharrezkoak diren alderdiak eta ohiko arriskuen inguruan hitz egin dute.
Argazki gehiago: https://armentiaikastola.eus/eu/argazkia/1962
