Santa Ageda ospatu dugu ikastolan

Egoera berezia izanagatik ere, hainbat ekimen egiten saiatzen gara ikastolan, gure ikasleek ohiko jarduerak izan ditzaten eta ospakizun bereziek sortzen duten gogoa eta zirrara gal ez dezaten.

Joan den ostiralean Santa Ageda ospatu zuten hainbat gelatan. Argazkietan, HH, LH1 eta LH2koak ikus ditzakegu kantuan. HHn kopla propioa ere egin zuten:

"Hemen gaude gu

Haur Hezkuntzako txiki ertain eta haundi

beldurrik gabe elkartu gara

Santa Agedaren alde"