Bihar egingo dugu ikasle berriei begirako Ikastolako bisita

Eguraldiaren iragarpenagatik urtarrilaren 9rako aurreikusita zegoen, baina astebete atzeratu genuen. Bihar hartuko ditugu, hortaz, Armentia Ikastola bisitatu eta gure proiektua ezagutzeko interesa erakutsi duten pertsona

Eusko Jaurlaritzak aurreratu egin du 2021-2022 ikasturterako hezkuntza-zentroetan izena emateko epea, eta urtarrilaren 18tik 29ra izango da.

Ekimen hau ere egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun- eta osasun-neurriak hartuta egingo dugu, taldeka, aurretik ezarritako hitzorduetan.

Taldeak 20 familiakoak izango dira. Hasieran, aurkezpen orokorra egingo dugu horretarako aukera ematen duen espazioan eta ondoren talde txikiagoetan banatuko gara bisita egiteko.