Baratza berriz loratu dadin berreskuratze lanetan ari gara

Iazko ikasturtean martxa onean genuen baratza, baina, pandemia iritsi zen eta uzta jaso beharrean, landaketak egin ahal izateko egokitzapenak egiten ari gara. Ikastolako patioan dagoen baratzak gora behera ugari izan ditu 2011n martxan jarri genuenetik.

Azken ikasturteetan, liburutegi baten metodologia aplikatu zen ortuan eta horri esker, baratza inoiz baino oparoagoa zegoen. Landua zegoenez, guraso zein ikasleek, nahi zutenean bisitatu, landaketak egin, ureztatu... zezaketen eta guztien lana errespetatu eta indartzen zenez, baratza bizia eta betea edukitzea lortu zen.

Baina COVID-19aren eraginez, bertan behera utzi behar izan zen baratza ere. Natura, ordea, ez zen gelditu eta ondorioz, baratza berreskuratzeko lanetaN ari gara orain. Sastrakak garbitu, sarea jarri, etxea eta ateak txukundu, alor berriak prestatu...

Landaketa berriak egiteko garaia iristerako, ea guztia prest dugun eta berriz ere gure ikasleei naturarekin harremanean ikasteko aukera ematen diegun!