Aurten ere Nafarroako euskalgintzari bultzada emateko gure aletxoa jarriko dugu Errigorako saskien bitartez

Urriaren 24tik azaroaren 11ra izango da Errigora gabonetako kanpainaren 2020ko edizioa. Urtero bezala, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira.

Iaz bezala 3 saski izango dira aukeran: beltza (klasikoa:55€), berdea (ekologikoa: 65€) eta zuria (berezia: 75€).

Saskiak erostean, hartu ez ezik, eman ere egingo dugu. Izan ere, saskiek dakartzaten produktuez gozatzeaz gain bertako ekoizpenari bultzada emango diogu, eta bestetik, saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa erdi eta hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango zaio.

Kutxen eskaera egiteko bete galdetegia: https://forms.gle/fW6B2TzvWtzjmLCy5

Produktuei buruzko informazioa: www.errigora.eus

Fitxategia: