Osatu da Armentia Ikastolako COVID-Taldea eta hasi da lanean

Aste honetan osatu da ikastola barruko COVID-Taldea. Ikastolaren komunitatea osatzen duten egitura desberdinak ordezkatuta daude bertan eta berau osatzen duten perfil desberdinetako pertsonei esker ezagutza handia metatuko da bertan. 

Funtzio eta egiteko hauek ezarri dizkio taldeak bere buruari: 

  • Kontingentzia-plana eta praktika hobetzea.
  • Bidean sor daitezkeen egoerak, aldaketak eta abarrak aztertzea eta proposamenak egitea.
  • Kasuen jarraipena egitea.

Hilabetean behin elkartuko da ohikoan eta behar beste egoerak eskatzen duenean.

Honako hauek osatzen dute taldea: Arantza Hernandez (farmazialaria eta ama), Nerea Idoia Morales (ama), Irati Martinez (mikrobiologoa eta ama), Encarni García eta Virginia Ugarte (Kontseilu Errektoreko kideak), Eider Olabe eta Natalia Serrano (Armentxoko ordezkariak), Silvia Terreros (ingeniaria eta ospitaleko mantenu-arduraduna), Ioritz Barrenetxea (laneko osasun eta prebentzioko ordezkaria) Ibai Ruiz de Aretxabaleta (zerbitzuetako arduraduna), Maite Gutierrez (irakaslea eta Pedagogo Terapeutikoa), Maite Santos (administraria eta COVID-arduraduna) eta Agurne Barruso (zuzendaria).