Skip to main content

Albisteak

Oso, oso pozik gaude ikastola osoan konfinaturik ez dugulako, ez langile ez ikasleen artean. Positibo bat dugu ikasleen artean, baina ez du eraginik izan. Ea berdin mantentzen garen ikasturtea bukatu arte!
'Kuku' emozio programaren barruan , beldurraren emozioa lantzeko tailerra antolatu da 5 urteko geletan. Beldurra emozioa erregulatzeko estrategiak ezagutzea eta praktikan jartzea izan da tailerraren helburua.
Ikastolako txikiekin naturarekiko lotura lantzen dugu. Armentia Ikastola, Gasteizko hirigunean kokatuta badago ere, haurrek naturarekin harremanetan egotearen garrantzia azpimarratu nahi da.
Iazko hutsunearen ondoren, osasun egoeraren ondorioz ezin baitzen udako ekimenik egin, aurten berriz udarako eskaintza egingo du Armentia Ikastolak. 2020-2021 ikasturtean bizi dugun egoera bereziak inoiz baino arrazoi eta…
Armentiako hainbat ikaslek uztartu egiten dituzte ikastola eta musika-ikasketa profesionalak. Biak aldi berean egiteari buruz aritu dira Maddi Agirre, Zuriñe Yuanmei Dominguez, Maialen Lagos, Ainhize Ortega, Zuriñe Ortega,…
Gure datuak oso onak dira. Gaur egun ikastola osoan ez dugu positiborik, ez ikasleen ezta langileen artean ere. Konfinatuen kasuan, 7 ikasle baino ez ditugu etxean. Ea berdin jarraitzen dugun. Animo!
Kontseilu Errektoreak apirilaren 15ean egin zuen bileran Ibai Ruiz de Aretxabaleta aukeratu zuen lehendakari. Lehenengo aldia da langile bat lehendakari hautatzen dena.
Euskal Herriko ikastolen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko ekimena da Tanta. Armentiako kideak animatu nahi zaituztegu ekimena zabaltzera. Otsailean esan genuen moduan, geure buruari jarri diogun erronka da, Armentia…
Pasa den astean bildu zen Mugikortasun eta Ingurune lan-taldea eta hainbat gai mahai gainean jarri ziren. Jorratu ziren gai guztiek puntu bat zeukaten komunean: ikasleen osasuna bermatuko duen eta segurtasuna mehatxatzen ez…
Gaur, apirilaren 23a, Liburuaren Eguna dela baliatuz, Armentia Ikastolako Bigarren Hezkuntzan 'Book Face' lehiaketa antolatu dute estreinakoz.
Elikagai osasungarriak jateak dituen onurak barneratzea izan da aste honetako helburua 3 urteko geletan.
Oporretatik bueltan ikastolaren egoerak berdin-berdin jarraitzen du. Momentu honetan ikasleen artean positibo 1 dugu eta 9 ikasle konfinaturik. Langile bat ere konfinatuta dago.