Skip to main content

Ongi etorria

Une zailetan gure onena erakusten dugunez, azken bi ikasturtetako esperientzia ez genuke ahaztu nahi. Ikasleentzat ez ezik, familiakide eta irakaskuntza komunitateko kide guztientzat ikasketa prozesu interesgarria izan dela uste dugu.

Mezu honekin ongi etorria eman nahi diegu bereziki, alde batetik, aurten Armentia Ikastolako komunitatera batuko diren guraso berriei, eta bestetik, Armentiberrira harpidetu diren pertsonei.

Albistari honetan, ikastolaren berriak aurkituko dituzue. Eskertuko genizueke, hau jasotzen ez duen guraso edo ordezkariei ,honen berri luzatzea, buletin hau ahalik eta jende gehienarengana helaraz dezagun.

armentiaikastola.eus helbidean egin daiteke harpidetzeko eskaria.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.