Hala ere, Armentia Ikastolako komunitateak ondo heldu dio aurrean zuen erronkari eta osasun egoerak ahalbidetu duen neurrian “normaltasunez” egin du ikasturtea.
Ahalegin handia egin duzue ikasleek, irakasleek, familiek, jangelako langileek, zaintzakoek, garraioko begiraleek, garbitzaileek, idazkaritzakoek, mantenukoek… ikastolako langile guztiek. Ohitu gara jostailuak ez partekatzen eta jolas berriak asmatzen, maskara, eskuak garbitzeko gela... zertarako ziren txikienek ere ulertu dute eta moldatu gara ohitura berrietara. Aurrez aurre egoterik izan ez dugunean, pantaila bidez egin dugu, etxean eta ikastolan, elkarlanean, prestatu ditugu baliabideak... Hori guztia zuei esker izan da. Zorionak!
Pandemiak ezarritakoaz gain, 2020-2021 ikasturterako bagenituen erronkak. Eta aztera begiratuta, egiten dugun balorazioa ona da. Mezu hau jasotzen ari zareten kanala kontutan hartuta, ArmentiBerri, honi eta orokorrean ikastolak komunikazioaren arloan aurten egin duen jauziari erreparatu nahi diogu. Izan ere, indar berezia egin dugu Armentiako komunitatearekiko komunikazioa gerturatzen, ArmentiBerri indartzen eta tresna berriak sortzen, aldizkaria, kasu. Uste dugulako bereziki garrantzitsua dela zuzeneko komunikazio hau.
Berrikuntza gehiago ere egingo ditugu hurrengoan. Izan ere, dagoeneko ari gara datorren ikasturteari begira. Erronkak ez zaizkigu falta eta ilusioa eta lanerako grina ere baditugu. Etapa buruek banatu berri dugun aldizkarian azaldu duten moduan, erronka ditugu, besteak beste: ikastola euskararen arnasgunea izatea; irakaskuntza eredu berriak inplementatu eta egonkortu: KIMU, matematika manipulatiboa...; proiektu interdisziplinarren diseinuak lantzea... hori guzti hori ikasle kritiko, sortzaile, konprometitu eta komunikatzaileak sortzeko helburuarekin.
Baina orain, heldu zaigu etena egiteko unea eta indarberritzea dagokigu guztioi. Beraz, horixe da esan nahi dizueguna: atseden hartu, baliatu momentua gertukoekin egoteko, eman orain artean eman ezin izan dituzuen besarkadak eta musuak, burua arindu eta irailean, indarberrituta, ikusiko dugu berriz elkar. Oporraldi on!
Ibai Ruiz de Aretxabaleta eta Agurne Barruso (Armentia Ikastolako Lehendakaria eta Zuzendaria, hurrenez hurren).