Skip to main content

Dagoeneko eskuragarri dago ikastolaren egutegia

Lan taldeko kide diren Arantza Sanchez eta Ixidro Elorza irakasleen hitzetan, baliagarria da egutegien dinamika, asko laguntzen baita “ahalegin txiki bat” eginda.

Proiektua, ordea, ez litzateke bideragarria izango ez balitz ikastolako kide ezberdinen inplikazioagatik. Izan ere, hainbat urtez David Alvez ikastolako gurasoak musutruk diseinatu du kalendarioa.

Gogoratu egutegi hau saltzearen helburu behinena beste ikastola batzuei laguntzeko dirua biltzea dela, eta beraz, erostearekin batera Argantzun ikastolaren egoera ekonomikoa arintzen laguntzen ari zara.

Eskerrik asko!

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.