Skip to main content

Euskararekiko atxekimendua sustatzeko kanpaina Haur Hezkuntzan.

Egokitzapena egiten ari diren gurasoek Haur Hezkuntzako gela bakoitzaren atean hiru pegatina aurkituko dituzte. Lehenak Aho Bizi ikurra izango du, bigarrenak Belarri Prest eta hirugarrenak, Euskara maite dut jarriko du.

Euskaraldian bezala, Aho Bizi euskaraz komunikatzeko erraztasuna daukatenentzat izango da. Belarri Prest pegatina, aldiz, euskarazko mintzamen jariatua ez izan arren, eurei hizkuntza honetan zuzentzea hobesten dutenentzat eta, azkenik, Euskara maite dut ikurra euskaraz jakin ez arren, euskararekiko harreman zein atxikimendu positiboa daukatenentzat.

Ekimen honen bidez, Euskaraldiko espiritua gure eguneroko hartu-emanetara eramateko borondatea adierazi nahi dugu.

Ekimenean parte hartzera animatzera gonbidatzen zaituztegu.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA