Skip to main content

Zer da Kuku familia eskola?

Familia, agurgarria;


Oraingo honetan gonbite batekin gatoz Ikastolatik. KUKU! Familia Eskolarako gonbitea.


Zer da KUKU familia eskola?
Familiei emozioen inguruko gako, orientabide eta estrategien inguruan hitz egiteko eskola. 


Zertarako da KUKU familia eskola?
Familia, garapen emozionaleko lehen testuingurua da. Horregatik ezinbestekoa ikusten dugu oinarri horiek familiekin partekatzea ikastolako profesionalekin batera bide hori garatu ahal izateko.  


Nola egingo da KUKU familia eskola?
Ikasturtean 3 tailer egingo dira. On line jarraitzeko aukera izango da. Lehenengoa azaroaren 30ean. Bigarrena, urtarrilakren 25ean eta hirugarrena martxoaren 29an.(aldi-bereko itzulpena egongo da gaztelaniara).


Bertan izena emateko ondorengo lotura betetzea eskatzen dugu eta saioaren  aurretik zuen posta elektronikoan jasoko duzue parte-hartzeko lotura :

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfxjH9jOjbX-fj0HMKHBRF_-wh45YrghaTypMBYhf4ssOdbIA/viewform



Beste gabe, gonbitea luzatzea eta animatzea besterik ez zaigu geratzen. Aholku modura esan, adituak emandako gako eta orientabideak errazago jarraitzeko, komenigarria litzatekeela Kuku emozio programako baliabideak eskura izatea.
 
Elkar ikusiko dugulakoan  agurtzen gara.


KUKU! Arduradunak

Azken albisteak

Egizu eskaera azaroaren 4a baino lehen.
Indartu euskara Agerrean! Eskatu zure saskia azaroaren 12a baino lehen!
Bizpahiru urtez bikote bera izango dute, euskarazko harremana sustatzeko.
Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!