Skip to main content

Lehen hezkuntzan programazio oparoa prestatu dute Euskararen Egunerako

Ekitaldi sorta interesgarria prestatu dute ikasleek eta irakasleek elkarlanean, goizean goiz hasi eta eguerdira bitartean. 

Zailtasunak zailtasun, beste behin erakutsi digute gogoko tokian aldaparik ez dagoela. 

Guztiok euskararen aldeko mezuak dituen kamiseta bat jantzita eta lepoan festetako zapia dugula etorriko gara ikastolara.

Eta hau izango da eguneko egitaraua 

09:00                PRESTAKETAK Gelaka

09:30-10:30     IKASLEEN IKUSKIZUNAK (1. EMANALDIA)

10:30 - 11:30     PATIO ORDUAK                          

11:30-12:15     IKASLEEN IKUSKIZUNAK (2. EMANALDIA)

 14:30-16:30     MULTIZINEMA: ZINEMA EUSKARAZ

14:30-15:30     ARGITXORI HARRERA  


 

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.