Skip to main content

Editoriala: “Abenduaren 3a, egunero!”

Egia esan, pandemia tarteko, egun guztiak izaten ari dira ezberdinak, aldakorrak, eta bizi dugun  egoerak eragiten duen ziurgabetasunaren erdian, tentuz eta arduraz jokatzen ari gara, ikasleen hobe beharra iparrorratz. 

Aurten ere, eta pandemiak hala behartuta, ezin izango dugu buruan geneukan, eta bihotz guztia jarrita prestatu genuen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu. 

Botila erdi hutsik ikusi beharrean, baina, botila erdi beteta, edo hobe esanda, botila pasioz, lanez eta erabakimenez betetzen adituak gara euskaltzaleak, baita Armentian ere. 

Euskararekiko egiten dugun apustua, bai ikastola moduan zein guraso, langile edo ikasle moduan ere, ez da egun bakarreko kontua, gure erabaki irmoa baita Armentian egunero abenduaren 3a izatea. 


 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.