Albisteak
Samuel eta Yago ikastolako ikasleak dira; euskaldun eta euskaltzale finak, etxean gaztelania dute nagusi. Bere gurasoekin izan gara, eta gertuagotik ezagutu dugu familiak euskararekin duen harremana.
Pertsonan zentratutako hezkuntzara salto egitera doaz ikastolak, Hezkuntza Marko Orokor berriarekin. Azken hiru ikasturteotan landutako proposamena da, eta ikasturtearekin batera abiarazi dute.
Aisiola Hezitzaile Eskolan ikasturte bakarrean ikastaroa egin ahal izateko izen ematea zabaldu dute. Ikastaro hau 17 urtetik gorako ikasleentzako izango da, eta urriaren 2ra arte izango da izena emateko aukera.
Ikasturtearen hasieratik abiatu da jantokia. Ohiko moduak erabili daitezke zerbitzua eskatu edo bertan behera uzteko.
Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen doako plataforma digital berria da.
Ikasturte hasierarekin batera, HH1en elkar ezagutzeko prozesua martxan jartzen dute. Segurtasuna esku batzuetatik besteetara pasatzen den unea da, familiako segurtasunetik ikastolako segurtasunera.
Gasteizko Udalak antolatutako eta Ebetek dinamizatutako egitasmoa da, LH 3, 4, 5 eta 6. mailan dauden ikasleei zuzenduta. Euskaraz aritzeko aukera “gutxi” duten ikasleei mintzapraktika saioak eskaintzen dizkie.
Ikasturte berria, buletin berria! Harpidetu zaitez eta ez galdu gure komunitatean gertatzen direnak!
Curriculumak jasotzeko azken eguna irailaren 29a izango da.
Betiko kategoriak mantenduko dira: txiki, gazte eta senior Kros modalitaterako eta adin guztiak BTTrako.
Eskolaz Kanpoko Ekintzek izango dute espazioak erabiltzeko lehentasun osoa.
Pagination
- Previous page
- 32 orria
- Next page