Skip to main content

Ikastolako inguruak bidegorri berria izango du

Irudia
Ikastolako inguruak bidegorri

Ariznabarratik, Zabalganatik edo hiriko hegoaldetik datozen ikasleen onurararako, ikastolara txirrinduz iristeko bidea hobetuko dute datozen hilabeteetan. Izan ere, bidegorri berri bat eraiki eta Zabalganako Hiribidea-Tanis Aguirrebengoa eta Fontetxako Gaztelua kaleetan daudenekin lotuko dute.

Proiektuaren arabera, hiru tarte izango dira guztira: Teodoro Gonzalez de Zarate, Gaztelako Atea eta Toroko Gaztelua. Gaztelako Atetik igaroko den ibilbidean, erreia egun aparkaleku-lerroa dagoen tokian eraikiko da eta, ondoren, Gonzalez de Zarate kaletik bira egingo du. Bertan, ibilgailuen zirkulazioa mugatu eta egoiliarrek garajeetara sartzera murriztuko da.

Horrez gain, segurtasun handiagoa lortzeko, ikastolatik gertu dagoen semaforo bidezko oinezkoentzako pasabidea lekuz aldatu eta sarrera nagusiaren parean jarriko dute. Gainera, pasabideak zabalera handiagoa eta argiztapen hobea izango du. Lanek 118.000 euroko aurrekontua eta hiru hilabeteko gauzatze-epea dute.

Zinegotzia ikastetxeko zuzendaritzarekin bildu da proiektuaren berri emateko. 

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.