Skip to main content

Innovamat metodoa azaltzeko tailerra eskainiko dugu ikastolan

Irudia
innovamat

Armentia Ikastolan azken hiru urteotan Innovamat metodoa erabiltzen dugu matematiken didaktikarako. Aurten, LH4n eta LH5en garatzen ari gara, eta maila hauetan dauden ikasleen gurasoak ziurrenik ohartuko ziren "betidanik" ikasi eta erabili ohi ditugun algoritmo eta teknikak erabili ordez, estrategia berri batzuk ikasten ari direla orain. 

Guraso gisa, ulertzen dugu ziurgabetasuna sortu ahal dela, estrategia berritzaile horien ez ezagutzeagatik (nola lagun du nire umea nik beste era batean egiten baditut biderketak/zatiketak? Zertan ari dira orain matematikan?...)

Hori dela eta, Innovamat metodoaren azalpenerako tailerra eskaini nahi dizuegu familiei. Tailerra LH4 eta LH5eko familiei zuzenduta badago ere, ikastolako edozein familia da ongietorria. Innovamateko aholkulari didaktikoak etorriko dira eta bertatik bertara ulertu eta praktikan ikusi ahal izango duzue zuen seme-alabekin egiten duguna. 

Tailerra hurrengo azaroaren 29an, asteazkena, 16:45etatik 18:00etara izango da, eta bertaratuko bazarete, izen-ematea galdetegi honetan egitea eskatzen dizuegu.

Izena emateko azken eguna: azaroak 26.

Espero dugu zuentzako lagungarria izatea.

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.