Skip to main content

‘Dardara’ dokumentala eskainiko dute datorren astean

Irudia
Dardara

Aurreko asteetan jakinarazi genizuen bezala, GEU elkarteak Florida zinemekin elkarlanean euskarazko filmen ziklo bat antolatu du, Zinez. Udazkenerako hiru saio antolatu ditu eta, hain zuzen ere, bigarrenaren berri eman nahi dizuegu: Dardara, Berri Txarrak talde nafarraren dokumentala.

Azaroaren 23an izango da proiekzioa, 19:00etan Florida zinemetan. Gainera, egunean bertan Marina Lameiro zuzendariak solasaldia eskainiko du. Joan nahi izanez gero, sarrerak dagoeneko salgai daude, 2 euroan.

Hurrengo hitzordua abenduaren 21a izango da, Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ ikus-entzunezkoarekin. GEU elkarteak aurreratu duenez, udaberri partean saio gehiago antolatuko dituzte.

 

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.