Skip to main content

'Diseinatu zure aisialdia' jarduera antolatu du Zabalgana Euskara Taldeak

Irudia
Diseinatu zure aisialdia

Oraindik astebururako planik ez baduzue, proposamen batekin gatoz, bereziki, Zabalganako auzokideentzat. Izan ere, ZET Zabalgana Euskara Taldeak gaurko plan polita antolatu du: Diseinatu zure aisialdia euskaraz: 8-12 urteko umeekin ideia ekaitza.

8-12 urte bitarteko umeekin urtean zehar garatzeko plangintza programazioa antolatuko dute. Ordubeteko saioa izango da, auzo elkartean. Eman izena hemen: www.labur.eus/ZetKimuak 

Horrelako plan gehiagoren berri izan nahi baduzue, jarraitu Telegram-eko gure kanala edo Zabalgana Euskara Taldearena.

 

Azken albisteak

Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.
Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.