Ebidentzia zientifikoan eta bi urteko hausnarketa sakonean oinarritutako lan honen helburua hezkuntzaren eta eremu digitalaren arteko harremana birpentsatzea da, gizarte hiperdigitalizatu honetan ikasleen ahalduntze digital etiko, arduratsu eta jasangarria bermatzeko.
Estrategia berri honek bi zzutabe nagusi ditu: marko teknopedagogikoa eta burujabetza teknologikoaren bide-orria.
Marko teknopedagogikoaren proposamenak teknologiaren erabilera pedagogiaren mende jartzen du, tresnak zein momentutan eta nola erabili behar diren zehaztuz: Erabilera mugatua eta mailakatua, lanketa espezifikoak eta gailuen kudeaketa
Burujabetza teknologikoari dagokionez, teknologia hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jartzea eta kanpoko hornitzaileekiko menpekotasuna murriztea da helburua.Horretarako, software librea, kode irekia, tokiko hornitzaileak, datuen babesa eta ekologia digitala lehenetsiko dira.
Armentia ikastolak ere pixkanaka ekingo dio marko teknopedagogiko berri honen lurreratzeari. Hala ere, azpimarratu beharra dago hezkuntza-prozesu honetan familien inplikazioa nahitaezkoa izango dela.
Ikastetxearen eta familien arteko koherentzia ezinbestekoa da.Horregatik, prozesu honetan komunitate osoaren begirada bateratua eraikitzeko, irakasleen prestakuntza-planez gain, familiei zuzendutako lan-saioak eta dinamikak ere antolatuko dira.