Bueltan da Araba Euskaraz Master Seriesa, zesta-puntaren urteroko hitzordu nagusia Gasteizen. Martxoaren 6, 13 eta 2Oan jokatuko dira partidak, arratsaldeko 18:30ean hasita
Gernikako Winter Series arrakastatsua eta gero, Estatu Batuetan bukatu berri da “Biscayne Cup” txapelketa eta zesta-puntako Liga profesionala Gasteizko Olabe pilotalekura iritsiko da orain. “
Araba Euskarazen aurtengo leloak dioen moduan “Taupadak berpiztera goaz”. Eta zesta-puntak bere taupada berpiztu badu, hori, neurri batean, Araba Euskarazi esker ere izan da. Txapelketa honek Araban zesta punta eta euskara sustatzeko xedeak ditu.
Emakume eta gizonezkoen Master bana jokatuko dira eta beraz, jaialdi bakoitzean bi partida izango dira, eta finalak Euskal Telebistaren bidez jarraitu ahal izango dira.
SARRERAK eta BONUAK:
Prezio murriztuan, eskuragai daude www.arabaeuskaraz.eus eta www.eramanjaialai.com webguneetan. Hiru jardunaldietarako bonua (20 €) erosteko azken eguna martxoaren 6 da. Martxoaren 6 eta 13ko finalerdietarako prezioa 10 €koa da eta finaleko partidena 15 €koa. Martxoaren 20ko finalerako bi sarrera baino gehiago erosiz gero, bat doakoa izango da guikastola26 promozio kodea erabiliz gero.
ADINGABEENTZAKO SARRERAK:
Leihatilan soilik, jardunaldi bakoitzean, 5 €tan izango dituzte eskuragarri sarrerak.
MARTXOAK 6, 18:30ean. A FINALERDIAK:
- Kiniela amerikarrak: Gasteiz Jai Alai Eskola
- LUR-OAIA vs HELENA-MAIALEN
- ERKIAGA-ZABALA vs AARON-BASQUE
MARTXOAK 13, 18:30ean. B FINALERDIAK:
- Kiniela amerikarrak: Araba Airean Eskola
- SOROZABAL-ROMANE vs MAITE FRIDA
- JOHAN-LOPEZ vs URREISTI-DEL RIO
MARTXOAK 20, 18:30ean. FINAL HANDIAK