Skip to main content

ARMENTIA KOOPERATIBAren Batzar Nagusia

Otsailaren 26an egin zen Kooperatibaren organo gorenaren batzarra

Irudia
logofondozuri

Urteroko moduan, otsaileko azken astean egin da Armentia Kooperatibaren Batzar Nagusia. Gure izaera integralari jarraiki, bazkide erabitzaileek (familiek) eta lan-bazkideek (langileek) hartu zuten parte.

 

Ohiko moduan aurreko ikasturteko balantze ekonomikoa eta emaitzen egozketa onartu zituen aho batez Batzarrak. Horretaz gain, hasita dugun ikasturtearen aurrekontu orokorra ere onetsi zuen. Hartara, kooperatibista izateko sartze-ekarpena zein bazkidetza-kuota ere izan ziren hizpide, eta biak ala biak aho batez onartu ziren.

 

Bestalde, eta Kontseilu Errektoreari dagokionez, aipatu behar dau lan-bazkideen arteko ordezkari batek dimisoa eman duela eta beraz, lan-bazkideek haien ordezkari bat aukeratu behar  izan dute urte baterako. Horrela, Unai Lopez de Armentia izango da hurrengo ikasturtean Kontseilu Errektoreko hamargarren ordezkaria.

 

Berrikuntzei dagokienez, ikastolako zuzendariak COMPLIANCE sistema edo bildumaren berri eman zion Batzar Orokorrari. Compliance Bilduma edo Paketeak helburu du arau-betetze sistematiko, integratu eta eraginkor bat ezartzea, arau-hausteak eta arrisku penalak prebenitu, antzeman eta behar bezala kudeatzeko. Batzarrak Aho batez onartu zuen bilduma, Horrela, hurrengo egunotan eskuragarri izango dira ikastolaren webgunean COMPLIANCE bildumari lotutako dokumentu guztiak, bai eta salaketa egiteko kanala ere.

 

Horretaz guztiaz gain, Armentia ikastolak hurrengo aste eta hileotan izango dituen erronka batzuen berri eman zuten Kontseilu Errektoreko zenbait kidek. Batetik, ekainaren 14an Amurrion izango den Araba Euskarazen inguruan antolatutako ekintzak, horren baitan Armentia ikastolak antolatutako Master Series lehiaketa. Horretaz gain, hemendik aste batzuetara Euskal Herria zeharkatuko duen euskararen aldeko KORRIKAren baitan antolatutako jarduerak ere partekatu ziren. Bertaratutako bazkide guztiak gonbidatu ziren jarduera horietan guztietan parte hartzera.

Azken albisteak

Sekulako giroa izan dugu ikastolan!
Antolakuntzan laguntzeko prest bazaude, eman izena galdetegian.