Skip to main content

Tanta: ikastolen aldeko uholdea

Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.

Irudia
TANTA2026

Tanta Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun-adierazpena da, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena. 

 

Ekimena ikastolen jaiek antolatzen dute, elkarlanean eta auzolanean, eta urtero, ehunka mila lagunek adierazten dute, tantaz-tanta, Ikastola proiektuarekiko elkartasuna. Horrela, Tanta txartelaren bidez aitortza egiten zaie ikastolen bidea egiten lagundu dutenei.

 

Gauzak horrela, eta urteko egiten dugun bezala, Armentia Ikastolak familiei zein langileei bina txartel banatzen die. Horrela, txartelei dagokien diru-kopurua martxoko erreziboan erantsiko zaizue.

 

Besterik gabe, eskerrik asko, tantaz tanta ikastolen aldeko uholdea sortzen laguntzeagatik.

 

 

 

Azken albisteak

Bi aste barru, azken bi saioak izango dira.
WASTEHERO izeneko proiektuarekin irabazi dute gure ikasleek.
Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ikasle ohiek parte hartuko dute txapelketan.