Skip to main content

Badator Errigora: Eskutik eskura

Udaberriko kanpaina hasi egin da

Irudia
ERRIGORA 202603

Udaberriaren atarian egonik Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainari ekIn dio ERRIGORAK. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. 

 

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

 

Esan gabe doa, noski, EHIko Nafarroako hegoaldeko ikastolen aldeko ekimena ere badela ERRIGORA; eta beraz gure ekarpena eginez, gure elkarteko ikastolei ere zuzenean laguntzen diegu.

 

Eskaerak honako lotura honetan egin ditzakezu, martxoaren 17ra bitartean:

 

ERRIGORA-UDABERRIA

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.