Skip to main content

Bosgarren Ziklo Pedagogikoa

Beste urte batez hausnarketarako espazioa eskainiko du ikastolak

Irudia
BOSGARREN ZP LOGOA

Urteroko moduan ikastolako familien eta langileen iritziak jaso ondoren taxutu da ziklo pedagogikoaren programa. Aurten lau hitzaldi aurreikusi dira, zein baino zein interes handiagokoa..

 

Zikloari Leyre Canok emango dio hasiera Mugak, autoritatea eta emozioen kudeaketa izeneko hitzaldiaren bidez martxoaren 4an. Nola ezarri familian arauak eta mugak? galderari erantzuna ematen saiatuko da, eta hortaz, egoera zailetan kontzientzia emozionala garatzeko tresnak eskainiko dira, harreman osasuntsuak eraikitzeko. Horretarako, egunerokoan aplikagarriak diren guraso abileziak praktikan jarriko dira hitzaldian.

 

Bigarren saioan, martxoaren 12annerabeen osasun mentalari akonpainatzeko gakoak izango dira hizpide, Mireia Agirre eta Olatz Berastegiren eskuetatik. Nerabeen osasun mentala ulertzeko nerabeen garapena ulertu behar dugu. Horretaz gain, beraiekin harremanean helduoi gertatzen zaiguna eta horrekin egiten duguna ere jakitea garrantzitsua da. Horrexegatik, hitzaldian, nerabeez eta beraiei akonpainatzeko gakoez jardungo dute hizlariek.

 

Bestalde, gurean, Armentia ikastolan, euskara da ardatz, euskarak ardazten gaitu. Horren bueltan, euskararen sustapenari begira familien ekarpenaren inguruan arituko da Kike Amonarriz soziolinguista eta telebista-aurkezlea martxoaren 24ko hirugarren saioan. Eskarmentu handia du Kikek, bai eta motibatzaile galanta izan ere ere. Euskararen erabileran eragiteko hainbat gako eskainiko du, eta zalantzarik ez, umorez eta pasioz jantziko dituela hitzartzea.

 

Eta, bosgarren zikloari amaiera emateko NAIZEN elkarteko Bea Sever sexologoa izango dugu Armentian martxoaren 26an. Transexualitatea izango du hizpide, izenburu zinez iradokitzailea duen hitzaldian: Haur eta gazteen transexualitatea: Ulertu lagundu ahal izateko. Finean, hortxe jarriko du Severrek azpimarra transexualitatea ulertzeko gakoetan.

 

Hitzaldiak euskaraz izango dira, baina aldibereko interpretazioa eskainiko dugu. Halaber, familien kontziliazioari laguntze-aldera zaintza-zerbitzua egongo da. Hori bai, mesedez, bete honako galdetegi hau baldin eta zerbitzu horiek erabiliko badituzue. Eta gogoan izan jende guztiari irekitako zikloa dela, ikastolakoa izan zein ez

Azken albisteak

Sekulako giroa izan dugu ikastolan!
Antolakuntzan laguntzeko prest bazaude, eman izena galdetegian.
Petoak erosteko zein bestelako materiala eskuratzeko aukera izango da.