Skip to main content

Ipuin afrikarren artean

Samuel Mountoumnjou ipuin kontalaria DBH 3ko ikasle batzuekin izan da.

Irudia
Ipuinkontalaria

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago: Samuel Mountoumnjou ipuin kontalari kamerundarra.

 

Behin baino gehiagotan izan da gurean Samuel, eta Kamerungo ipuinak gerturatzen dizkie gure ikasleei, frantsesez. Baina ez du bakarrik Afrikako hainbat istorio kontatzen: Samuel Mountoumnjouk modu interaktiboan lan egiten du. Horrela, ikasleak partaide bihurtzen ditu, kontaketa elkarrekin egiten dute eta, bide batez, ahozkotasunean trebatzen dira.

 

Gelan ikasitakoa praktikan jartzeko modu aberasgarria da, eta ikasleek tarte ederra pasatzen dute.

 

Eskerrik asko, Samuel!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA