Skip to main content

Ikastolako logo berritua

Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide garela erakutsiko dugu gure logoan bertan.

Irudia
logoberria

Duela zenbait aste Armentiberrin azaldu genizuen Euskal Herriko Ikastolak elkarteak marka eta logo berria dituela 2025-2026 ikasturtetik aurrera. Irudi berriaren bidez, betiko balioekin garai berrietara egokitzen ari direla irudikatu asmo dugu. '1kastolak' izango da logoa, aurretik izar moduko bat duela; leloa berriz, hauxe: 'Bagatoz!'

 

Horrekin batera, azaldu genizuen bezala, Euskal Herriko Ikastolak elkartearen logoak, ezkerrean, izar itxurako ikur bat du. Sarea irudikatzen du. Horixe gara: ikastola bakoitzean komunitate bat, saretuta, eta Euskal Herriko ikastola guztien artean beste komunitate bat, hura ere saretuta. 

 

Horrela, sare bat garela are gehiago erakusteko, hemendik aurrera ikastola guztietako logoan txertatuko dugu aipatu izartxoa. Hortaz, irudi berrian agertu bezala, gure logoak eskumaldean izartxoa izango du txertatuta Euskal Herriko Ikastolak elkarteko gainerako 114 ikastolek bezalaxe. Eta horrekin errazago identifikatu ahal izan dugu zein garen Euskal Herria goitik behera gurutzatzen duen sareko kide.

Azken albisteak

Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskal artea eta kultura uztartzen dituzten hainbat artelan ikusi dituzte.
Bertsolekuak antolatu dituzte Izaskun Arrue Kulturgunean.
Egun paregabea pasa dugu ikastolan!