Skip to main content

Hainbat jarduera antolatu ditu Gure Haurrak Ere Badira ekimenak

Tartean, kamiseta solidarioak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.

Irudia
gurehaurrak

Ikasturte honetan ere EHIk eta Armentia Ikastolak Gure Haurrak Ere Badira ekimenarekin bat egin dugu. Hori dela eta, antolatu dituzten jardueretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu:

  • Zapatak biltzea urriaren 18ra arte: jasotakoak ume palestinarren aldeko ekimenetan erabiliko dituzte, eta, gero, urriaren 25ean, Bilbora eraman.

  • Ekimenak ostegunero elkartasun keinua egiteko: ostegunero ikastolako sarreran kontzentratuko gara, 16:30ean.

  • Urriaren 25ean, Bilbon ekimen nazionala: hitzaldiak, ipuin-kontaketa, pailazoen kalejira, manifestazioa eta omenaldia ume palestinarrentzat.

  • Kamiseta solidarioa: ostegunero janzteko deia egiten dugu. Ikastolan erosteko aukera izango da, honako galdetegiaren bidez: Kamiseta solidarioa. Salmentatik ateratako diru guztia Palestinara bideratuko da.

Azken albisteak

Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.
Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.