Skip to main content

Armentia Ikastolaren dohaintza: Palestinan bizitzari eustea, ogibidez ogibide

2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak

Irudia
cofip

DAMAN proiektua Coop57 Fundazioak Palestinako ekonomia solidarioaren autonomia babesteko eta bertako herri-ekonomia garatzeko tresna zehatza da. Modu zehatzagoan azaltzearren, DAMAN ekimen txikien mikromaileguak bermatzen dituen Kredituen Berme Solidarioko sistema da. Horietako ekimen asko emakumeek gidatutakoak direla azpimarratu behar da. Gerra eta okupazio testuinguruan bereziki funtsezkoa da mikrofinantzetako erakundeen arriskua partekatzen duen sistema bat edukitzea, ordainketei aurre egiteko mugako zailtasunek jarduera ekonomikoa larriki eragozten baitute. Negozio bat suntsitzen bada edo langile bat kartzelan badago, DAMANek maileguaren zati bat ordainduko du (%80 arte).

 

Ikastolaren izaerarekin bat egiten duen proiektua hainbat erpinetatik. Batetik, izaera kooperatiboa duen erakunde batek sustatua da, eta guretzat lehentasunezkoa dira kooperatiben bidez garatzen diren proiektuak. Horretaz gain, horren zigortua izaten ari den Palestinako ekimen txikiei arnasa ematen die. Hau da, honako dinamika hau justizia ekonomikoaren aldeko apustua da, ekonomia pertsonen zerbitzura egon behar dela eta sare erresilienteak eratu behar direla uste dugunon proposamena, alegia.

 

Egun Palestinan gertatzen ari den bidagabekeriari laguntzeko ekarpenak nahitaezkoak dira, eta alde horretatik Armentia ikastolak ere keinua egin nahi izan du proiektu zehatz bati laguntza eskainiz.

 

Azken albisteak

Oso balorazio positiboa egin dute urriaren 25eko mobilizazioaren inguruan.
Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.
Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.