
Dakizuen bezala, Armentia ikastolak, bai eta Euskal Herriko Ikastolak ere, bat egiten du Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin. Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan hamaika jardun anatolatu zituen aurreko ikasturtean zehar Palestinako umeei elkartasuna agertzeko eta horietako hainbatean parte hartu zuen Armentia ikastolak
Ikasturte berri honetan indartsu aterako gara berriz ere, ikastetxeko patio eta kaletara. Eraildako 20.000tik gorako ume horien memorian eta egunero genozidioa pairatzen ari direnak ahaztu barik. Horretarako, hurrengo asteetarako hainbat jardun antolatu ditu.
Armentia ikastolan orain arte bat egin dugu ekimenokin, eta aurrerantzean ere bide horri jarraitu behar zaiola uste dugu, are gehiago, uste dugu ekimen horien atzean gure komunitate osoak egon behar duela.
Hori dela-eta, hurrengo asteetako modu bateratuan erantzuteko lan-talde bat osatzea erabaki dugu familietako, langileen… kideekin.
Lan-taldearen lehen bilera irailaren 30ean izango da, asteartearekin, arratsaldeko 16:30ean, idazkaritza ondoan egingo dugu hitzordua.
Anima zaitezte eta elkarrekin erantzun diezaiogun.