
Dagoeneko jakingo duzuenez, aurreko ikasturtean, Gasteizko Udalak, ikastetxeetan segurtasuna indartzeko eta bizikletaren erabilera bultzatzeko, hainbat aldaketa proposatu zituen Armentia Ikastolako inguruan. Ondorioz, bidegorri berria eraiki zen eta semaforo bidezko oinezkoentzako pasabidea lekuz aldatu eta sarrera nagusiaren parean jarri.
Gure ikastolaren ingurua kontuan hartuta, guretzat ezinbestekoa da gure haurren osasuna, ongizatea, segurtasuna eta autonomia lehentasuna izan daitezen beti. Hori ardatz hartuta, Mugikortasun lantaldeko kide izatera animatu nahi zaituztegu. Bertan, elkarrekin hobera egin ahal izango dugu, eta haurrei benetan mesede egingo dieten konponbideak sortu.
Horren guztiaren harira, datorren ekainaren 7an, 16:45ean, oso bilera garrantzitsua egingo dugu, haurren mugikortasun segurua eta autonomoa sustatzeko ideiak eta proposamenak partekatzeko. Gainera, datorren ikasturterako Oinbusa (oinezko autobusa) martxan jartzeko aukera aztertu nahi dugu zuekin. Ekimen horrek gure seme-alabak ikastolara nola iristen diren eralda dezake.
Zuen iritzia eta konpromisoa gakoa dira. Lagunduko diguzu ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa eraikitzen? Zure zain gaude!