Skip to main content

Zalditerapia egin du HPBko taldeak

Armentiako Hipika Zaldiaran zentroan izan ziren aurreko astean, eta oso egun berezia pasatu zuten.

Irudia
hpbzalditerapia

Azken asteetan HPBko ikasleek azokatxoa antolatu dute ikastolan txango berezia egiteko asmoarekin. Zer eta zalditerapiako irteera egin zuten, eta, Ikiriki zentro sanitarioaren eskutik, Armentiako Hipika Zaldiaran zentroan izan ziren.

 

Zaldiz, naturaz eta eguraldi paregabeaz lagunduta, saio benetan aberasgarri eta hezigarria izan zuen taldeak. Haiek esanda: “Oso txango polita izan zen, eguraldi apartarekin. Tijuana astotxoa eta gainontzekoak ere primeran portatu ziren”.

 

Hain zuzen, Ikiriki zentro sanitarioak hori du helburu: gozamena eta aisialdia lotzen dituzten esperientzia baliotsuak eskaintzea. Are gehiago, aire zabaleko eta animaliekin egiten diren jarduerek dakarten esperientzia sentsorial eta emozionala zabaldu nahi dute, ez bakarrik haurrekin, baizik eta nerabe eta helduekin ere. Gure ikasleekin behintzat, helburua lortu dute.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.