
Bi asteren buruan iritsiko da aurtengo Araba Euskaraz Gasteizko Olarizuko zelaietara. Ekainaren 15ean izango da Arabako ikastolen jai handia, eta, aurreko urteetan bezala, gure jaian parte hartzera gonbidatuta zaudete. Ahal dela, boluntario izatea izugarri eskertuko genizueke, zuen laguntza ezinbestekoa baita suerta daitekeen edozein lan bete ahal izateko.
Aurten, gure ikastolari egunean bertan egiteko hainbat lan egokitu zaizkio; besteak beste, tonbola, txosnak, sarrera nagusiko ongi etorri lanak eta megafoniaren arduradun izatea hizlari lanetan.
Tonbolari dagokionez, gurea izango da ardura nagusia, eta, horregatik, azken astea lanez gainezka izango dugu, sariak sailkatzen eta antolatzen. Lan hau arratsaldeetan, ikastolan bertan, egingo dugu.
Anima zaitez Araba Euskarazen alde egitera! Horretarako, bete honako galdetegi hau:
Era berean, dagoeneko prest dago egun horretako egitaraua:

Horrez gain, Araba Euskarazeko antolakuntzak berak eskuragarri jarri ditu iristeko jarraibideak eta jasangarritasunerako gomendioak.
Egun paregabea izango da, beraz, animatu eta etor zaitez!
Arabako Ikastolen jaia. Etengabe, euskaraz bizi, hezi eta hazi nahi duten guztientzat. Etenik gabe Araban euskara!