Skip to main content

Datorren astean elkartuko da Mugikortasun Taldea ikastolan

Besteak beste, 'Oinbusa' izango du hizpide. Parte hartu nahi baduzu, zatoz bilerara!

Irudia
bizikletak

Dagoeneko jakingo duzuenez, aurreko ikasturtean, Gasteizko Udalak, ikastetxeetan segurtasuna indartzeko eta bizikletaren erabilera bultzatzeko, hainbat aldaketa proposatu zituen Armentia Ikastolako inguruan. Ondorioz, bidegorri berria eraiki zen eta semaforo bidezko oinezkoentzako pasabidea lekuz aldatu eta sarrera nagusiaren parean jarri.

 

Gure ikastolaren ingurua kontuan hartuta, guretzat ezinbestekoa da gure haurren osasuna, ongizatea, segurtasuna eta autonomia lehentasuna izan daitezen beti. Hori ardatz hartuta, Mugikortasun lantaldeko kide izatera animatu nahi zaituztegu. Bertan, elkarrekin hobera egin ahal izango dugu, eta haurrei benetan mesede egingo dieten konponbideak sortu.

 

Horren guztiaren harira, datorren ekainaren 4an, 16:45ean, oso bilera garrantzitsua egingo dugu, haurren mugikortasun segurua eta autonomoa sustatzeko ideiak eta proposamenak partekatzeko. Gainera, datorren ikasturterako Oinbusa (oinezko autobusa) martxan jartzeko aukera aztertu nahi dugu zuekin. Ekimen horrek gure seme-alabak ikastolara nola iristen diren eralda dezake.

 

Zuen iritzia eta konpromisoa gakoa dira. Lagunduko diguzu ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa eraikitzen? Zure zain gaude!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.